Salgai daude San Andres bertso-jaialdirako sarrerak

Salgai daude San Andres bertso-jaialdirako sarrerak
2018, Aza 19

Azaroaren 25ean egingo da …eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres jaien bueltan urtero antolatzen duen bertso-jaialdia, 18:30etik aurrera Portaleko areto nagusian. Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara jardungo dute Andoni Egaña, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Unai Mendizabal bertsolariek. Aurretik, baina, aurtengo San Andres bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira eta irabazleek euren bertsoak kantatuko dituzte. Sarrerak Sagar Bitza, Kultu eta Guridi tabernetan daude salgai, 6 eurotan eta, horrez gain, egunean bertan ere erosteko aukera izango da, Portalean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »