San Andres bertso jaialdi biribila ospatu da gaur arratsaldean Coliseoan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
San Andres bertso jaialdi biribila ospatu da gaur arratsaldean Coliseoan
ETA KITTO 2020, Aza 26

Primeran erantzun dute bertsozaleek gaurkoan eta, bertso-gosea asetu nahian, 100 bat lagun elkartu dira Coliseo antzokian, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta egin den San Andres bertso jaialdian. Urtero bezala, lehen mailako bertsolariak egon dira taula gainean: Oihana Iguaran, Maider Arregi, Aitor Mendiluze eta Andoni Egaña. Lau bertsolariak bikain aritu dira, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara.

Jaialdia hasi baino lehen aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleei sariak banatu dizkie Ekaitz Olaizola …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak. Helduen mailan, lehen saria Iñigo Legorburu hernaniarrak eskuratu du eta bigarrena Jesus Mari Gisasola “Trunboi” eibartarrak. Eta 16 urtetik beherakoen artean, lehen saria Unai Lopezentzat izan da eta bigarrena Hiart Andonegirentzat.

Unai Lopez, Mogel ikastolako ikasleak eraman du lehen saria 16 urtetik beherakoen kategorian.

Unai Lopez, Mogel ikastolako ikasleak eraman du lehen saria 16 urtetik beherakoen kategorian.

Hiart Andonegik jaso du 2. saria gazteen mailan.

Hiart Andonegik jaso du 2. saria gazteen mailan.

Helduen mailako 1. saria Iñigo Legorburu hernaniarrak eraman du.

Helduen mailako 1. saria Iñigo Legorburu hernaniarrak eraman du.

Jesus Mari Gisasola "Trunboik" irabazi du 2. saria kategoria nagusian.

Jesus Mari Gisasola “Trunboik” irabazi du 2. saria kategoria nagusian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »