San Andres elizako organoaren zaharberritzeari buruzko erakusketa zabalduko dute zapatuan museoan

San Andres elizako organoaren zaharberritzeari buruzko erakusketa zabalduko dute zapatuan museoan
2022/10/06 eta kitto!
Armagintzaren Museoak San Andres elizako organoaren zaharberritzeari buruzko erakusketa jasoko du zapatutik aurrera eta abenduaren 11ra arte egongo da zabalik. Gainera, bisita gidatuak egingo dira urriaren 13an eta 27an, eta organoa bisitatzeko aukera ere egongo da hilaren 10ean eta 24an.

Sergio del Campo organogileak San Andres elizako organoa piezaz pieza zaharberritzen dihardu 2021. urteko ekainaz geroztik. Kalkuluen arabera, 2023an amaituko dituzte lanak.