“Sanandresak Eibarren 2021” kartel lehiaketarako lanak urriaren 19ra arte aurkeztu daitezke

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Sanandresak Eibarren 2021” kartel lehiaketarako lanak urriaren 19ra arte aurkeztu daitezke
ETA KITTO 2021, Urr 05

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2021eko Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egin du. Lanak aurkezteko epea urriaren 19ra artekoa izango da eta kartelean agertu beharreko derrigorrezko testua “Sanandresak Eibarren 2021” da. Gaia eta koloreak norberaren aukerakoak izango dira, kartelak 70×50 zentimetroko neurriak izan beharko ditu eta euskarri gogor baten gainean edo formatu digitalizatu batean (JPG, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aurkeztu beharko da lana, elektronikoki (https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelaksanandresak estekan formularioa beteta) edo Pegoran, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (aurretik hitzordua eskatuta). 15 urtetik gorako irabazlearentzat 600 euroko saria banatuko dute eta 10-14 urte bitartekoen eta 10 urte artekoen mailetan, berriz, sari bereziak emango dituzte (dirurik ez). Bete beharreko baldintza zehatzak eta gainerako informazioa ikusteko sakatu HEMEN.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »