Sanandresetako bertso jaialdirako sarrerak salgai

Sanandresetako bertso jaialdirako sarrerak salgai
ETA KITTO 2015, Aza 06

San Andres jaien inguruan …eta kitto! Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen bertso jaialdia azaroaren 20an egingo da aurten, antolatzaileek domekatik barixakura aurreratzea erabaki dute eta. Portaleko areto nagusiak 19:00etatik aurrera hartuko duen jaialdian Sustrai Colina, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek jardungo dute eta gai-jartzailea Jon Mikel Mugika izango da, baina aurretik, 18:30ean aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatuko zaizkie eta irabazleek bertsoak abestuko dituzte. Nahi duenak gaurtik hasita dauka saiorako sarrerak erosteko aukera, Depor, Kultu eta Sagar Bitza tabernetan (6 euro balio du).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude