Santa Zezilia ospatzeko domekan leihotik zerbait jotera animatu nahi dituzte musikari guztiak

Santa Zezilia ospatzeko domekan leihotik zerbait jotera animatu nahi dituzte musikari guztiak
2020/11/18 20:54
eta kitto!
Domeka (azaroak 22) Santa Zezilia musikarien babeslearen eguna izango da, baina bizi dugun osasun-larrialdia dela-eta, aurten ezin izango da bere omenez ohiko serenatarik, kontzerturik edo kalejirarik egin. Hala ere, herriko musikariek moduren batean ospatu nahi dute egun seinalatua eta, bakoitzak bere etxetik besterik ez bada ere, elkarrekin zerbait berezia egiteko proposamena luzatu dute Musika Eskolatik: bakoitzak bere instrumentua hartu eta goizeko 11:00etan nahi duena jotzera animatu nahi dute jende guztia. Esan dutenez, “berdin dio leihotik, balkoitik, etxe barrutik… aritzea, ia denon artean herrian musika entzutea lortzen dugun!”.