Saquetti anaiek pailazo klasikoetan inspiratutako ikuskizuna eskainiko dute zapatuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Saquetti anaiek pailazo klasikoetan inspiratutako ikuskizuna eskainiko dute zapatuan
ETA KITTO 2020, Aza 05

Zapatu arratsaldean, 17:00etan, hasiko da Saquetti anaien ikuskizuna Coliseo antzokian. Bikoteak pailazo klasikoetan inspiratutako emanaldia eskainiko du. Familia osoak gozatzeko moduko saioa izango da, “barre egiteko orduan inolako mugarik ez dago-eta”. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseoko leihatilan eros daiteke, bihar 17:30etik 19:30era edo zapatuan bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Internet bidez erosteko aukera ere badago, Kutxabank-en.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »