Zapatu arratsaldean, 17:00etan, hasiko da Saquetti anaien ikuskizuna Coliseo antzokian. Bikoteak pailazo klasikoetan inspiratutako emanaldia eskainiko du. Familia osoak gozatzeko moduko saioa izango da, “barre egiteko orduan inolako mugarik ez dago-eta”. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseoko leihatilan eros daiteke, bihar 17:30etik 19:30era edo zapatuan bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Internet bidez erosteko aukera ere badago, Kutxabank-en.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri