Sostoa Abesbatza martxan da berriz ia urtebeteko etenaldiaren ondoren

Sostoa Abesbatza martxan da berriz ia urtebeteko etenaldiaren ondoren
2021/09/13 eta kitto!
Sostoa Abesbatzak bere jarduna eten behar izan zuen 2020ko azaroan, baina kulturaren sektorean ezarritako murrizketak leundu ondoren, martxan da berriz ere, “Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun-neurriak jarraituz”, abesbatzakoek diotenez. Gaur egingo dute lehen entsegua, 20:30ean, Musika Eskolan (Portaleako ‘Orfeón Eibarrés’ gelan).

Astean bi entsegu egiteko asmoa du abesbatzak, astelehenetan eta eguaztenetan, 20:30etik 22:00etara, Gabonetan eskainiko duten kontzertua prestatzeko.