Sostoa abesbatzak Tarragonan abestuko du bihar

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Sostoa abesbatzak Tarragonan abestuko du bihar
ETA KITTO 2022, Uzt 01

Sostoa abesbatza ohiko jardunera bueltatzen ari da. Hilaren 19an Coliseoan egon ziren Oskarbi taldearekin batera eta ehun lagunetik gora bildu ziren bertan. “Kritika onak eta iruzkin positiboak jaso ditugu”, diote Sostoatik. Gainera, atzo ‘Hariak 2022’ ekimenean hartu zuten parte, Coliseoan bertan.

Bihar, ostera, Tarragonan egongo dira ‘Cor Xera’ abesbatzarekin batera, 19:00etan hasiko den saioan, Can Canals aretoan. Urrian, bestetik, kataluniarrak gurera etortzea espero dute.

 

Tarragonako kontzertuaren programa
Panis Angelicus, César Franck, konponketa Stephen Decesare

Ave Maria, Julio Domínguez

La vida es Bella,Nivola Piovani

You rise me up, konponketa Roger Emerson

Oi ama Eskual Herri, konponketa Josean San Miguel

Joshua fit the Battle, konponketa Lloyd Larson

Arratsalde honetan, konponketa Josu Elberdin

Maiteak galdegin zautan, J. Busto

El Rossinyol

A L’horta del meu pare

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »