Hilaren hasieran Oñati abesbatzarekin Karmengo elizan sakro kontzertua eskaini ondoren, oraingoan Sostoa abesbatzak egingo dio bisita Oñatikoari, domekan, 19:00etan, Santa Clara Bidaurreta monastegian kontzertua eskaintzeko.
Oñatiko saioa Eibarren eskainitakoaren antzekoa izango da. Hemen egin bezala, Aita Madinaren ‘Tantum ergo’ kantua eskainiko dute, besteak beste.