Sostoa abesbatzak sakro kontzertua eskainiko du zapatuan Karmelitetan

Sostoa abesbatzak sakro kontzertua eskainiko du zapatuan Karmelitetan
2022/04/06 eta kitto!
Sostoa eta Oñati abesbatzek sakro kontzertua eskainiko dute zapatuan, 20:00etan, Karmengo elizan. Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrena da aurten eta, testuinguru horretan, bi abesbatzek Aita Madinaren ‘Tantum ergo’ kantuaren estreinaldia egingo dute, Europa mailako estreinaldia izango delarik.

Kantu horrez gain, abesbatzek beste hamaika abesti eskainiko dituzte Mirengu Plazaolaren zuzendaritzapean.

 

Maiatzaren 1ean, Oñatin

Eibarko kontzertuaren ondoren, maiatzaren 1ean, abesbatza biak Oñatin arituko dira zuzeneko berdina eskaintzeko.

 

sostoa sakro kontzertua