“Stanbrook” lanak jaso du sari nagusia Eibarko XXII. Film Laburren jaialdian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Stanbrook” lanak jaso du sari nagusia Eibarko XXII. Film Laburren jaialdian
ETA KITTO 2021, Aza 15

Oscar Bernacerren Stanbrook” izenburuko lanak jaso du Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdiko Javier Agirresarobe sari nagusia. Film labur honek Gerra Zibila hasi baino egun batzuk lehenago, 1939ko martxoaren 28an Alacantetik errepublikazaleak Espainiatik itsasoz  nola atera zituzten kontatzen du. Eta bigarren saria, berriz, Alberto Ruiz Rojoren “La Cinta” izenburukoak eraman zuen. Euskerazko film onenaren saria, bestalde, Paul Urkijok irabazi zuen, Dar-dar” izenburukoarekin eta animazioan, berriz, Alicia Nuñez Puerto saritu zuten, “La primavera siempre vuelve” izeneko lanarengatik. Aipatutakoez gain, eibartarrek aurkeztutako lanen artetik onena Juanma Cano eta Jairo Berbelen “Miscere” izan zela erabaki zuen epaimahaiak.

Jaialdia antolatzen duen Plano Corto elkartekoak pozik daude parte-hartzearekin, edizio honetara 170 lan aurkeztu dituzte eta. Horietatik 52 aukeratu dira aurreko astean Coliseoan erakusteko eta ia egunero 100 lagun baino gehiago joan dira proiekzioetara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »