Suakai ikuskizunaren ordutegia aldatu dute

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Suakai ikuskizunaren ordutegia aldatu dute
ETA KITTO 2020, Abe 28

Suakai taldearen ‘Música, luces y acción!’ ikuskizuna gaur egingo da, 19:00etan, eta ez 17.00etan, aurretik esan zen bezala. “Ordutegia 19:00etara atzeratu beharra dugu, taldeak egun berean bidaiatuko duelako eta 17:00etan eginez gero ikuskizuna prestatzeko denborarik ez izateko beldur direlako”, adierazi du Udalak.

Ordutegia 17:00etan zehaztuta zegoenean hainbat sarrera saldu zituzten, beraz, norbaitek ordu horretarako sarrera erosi eta ez badu 19:00etan joan nahi, Coliseoko leihatilan sarrerak itzultzeko aukera izango du ikuskizuna hasi aurretik. “Sarrera online erosi zutenei telefonoz abisatuko zaie”, esan dutenez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »