Tabernarien arteko pintxo lehiaketa gaur abiatuko da, 16 parte-hartzailerekin

Tabernarien arteko pintxo lehiaketa gaur abiatuko da, 16 parte-hartzailerekin
2021/11/23 eta kitto!




Gaur hasiko da Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren, Udalaren eta Eibarko ostalarien laguntzarekin antolatutako Eibarko XVII. Pintxo Lehiaketa “San Andres Saria”. Lehiaketa hiru egunetan jokatuko da (gaur, bihar eta etzi), izena eman duten hamasei taberna hauetan: Baisi, Baratze, Birjiñape, Bodega Vinagre, Gure Kaiola, Ipur, Jan ta Edan, Kontent, Koskor, Kultu, Ongi Etorri, Orbela, Skape, Txoko, Hirurok eta Trinkete. Taberna horietako bakoitzak lehiaketarako aurkeztu duen pintxoarekin hartuko du parte, hiru egun horietan bezeroek kontsumitzeko moduan tabernan eskainita (prezioa 1,5 euro eta 2 euro artekoa izan beharko da). Epaimahaia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako lagunek osatuko dute eta barixakuan (azaroaren 26an) emango dituzte ezagutzera edizio honetako irabazleak.