‘Tarzan tratamenduan’ antzezlana eskainiko dute zapatuan Eibarren

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Tarzan tratamenduan’ antzezlana eskainiko dute zapatuan Eibarren
ETA KITTO 2021, Abe 02

‘Mar-mar teatroa’ antzerki-taldeak ‘Tarzan tratamenduan’ antzezlana ekarriko du zapatuan, 17:00etan, Coliseo antzokira. Kutsu eibartarra duen ikuskizuna izango da, Irene Hernando aktorea delako protagonistetako bat eta musika Fran Lasuenen eskutik landu dutelako.

Jose Carlos Garciak zuzentzen duen antzezlanean hiria kaosean dago. “Zoologikoko bisitariren batek animalien kaiolak ireki ditu, piztiak aske utzita, kaleetan paseatu eta ikaragarri izututa…”, dio sinopsiak. Ordubete irauten duen terapian, Tarzanen bizitzako pasarte eta pertsonaia nagusiak gogoratuko ditugu Coliseoan.

tarzan tratamenduan 1

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »