"Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa" hitzaldia antolatu du ...eta kitto!-k martitzenerako

"Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa" hitzaldia antolatu du ...eta kitto!-k martitzenerako
2015/10/15 eta kitto!

"Teknologia berrien erabilera osasuntsua eta arriskurik gabekoa" goiburua duen hitzaldia eskainiko du PantallasAmigas-eko Oihana Orcajo hezitzaileak datorren martitzenean (urriak 20). Hitzordua 19:00etan izango da ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan. Hitzaldia heldu eta hezitzaileei zuzenduta dago.


"Etxeko hizkuntzan", internet zer den, nola funtzionatzen duen, zein aukera eta arrisku dakartzan eta gure burua nahiz gainontzekoena nola babes dezakegun azalduko du Oihana Orcajok.