“Tess eta ni” filma emango dute eguenean Karmen kaleko parkean

“Tess eta ni” filma emango dute eguenean Karmen kaleko parkean
2021/08/10 eta kitto!
Zinema Kalean egitasmoaren baitan, eguenean (abuztuak 12) 22:00etan “Tess eta ni” filma proiektatuko dute Karmen kaleko parkean (euria egiten badu, udaletxeko arkupeetan). Steven Wouterlood-ek zuzendutako filma familiarra da eta antzezleak Jennifer Hoffman, Tjebbo Gerritsma, Hans Dagelet, Guido Pollemans, Julian Ras eta Terence Schreurs dira. Betiko moduan, filma ikusi nahi dutenek gonbidapena erakutsi beharko dute jarri aurretik. Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke gonbidapenak aldez aurretik edo, bestela, proiekziora sartzean.