Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek osatzen duten Tutik Clowns taldeak Petitxou ikuskizuna eskainiko dute bihar, 19:00etan, Untzagan. Saioa umeei zuzenduta egongo da, baina helduek ere gozatu ahal izango dute ziurrenik.
Pailazoek 25 urte daramatzate martxan eta “musikaz, magiaz eta emozioz beteriko saioa” eskainiko dute, euren berbetan.