Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea astelehenean zabalduko da

Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan aurrematrikula egiteko epea astelehenean zabalduko da
2021/02/25 15:20
eta kitto!
Berdintasun Zerbitzua Andretxeak emakumeen jabetzerako ikastaro eta tailer eskaintza zabala prestatu du udaberrirako eta aurrematrikula egiteko epea astelehenean, martxoaren 1ean zabalduko da. Izena emateko Udalaren webgunera sartu eta Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak atalean aurkituko duzuen formularioa bete behar da. Martxoaren 31ra arte egongo da izena emateko aukera.

Antolatu dituzten ikastaro eta tailerrak Bizitzarako Mindfulness: ahalduntze-tresna, Ikastaroak eta bilerak online egiten ikasi nahi dut, Bizitzaren korapiloak askatzen: makrame-tailerra eta Belaunaldien arteko Autodefentsa Feminista dira. Informazio gehiago nahi izanez gero HEMEN begiratu edo, bestela, 943 54 39 38 - 688 85 34 40 telefono zenbakietara deitu edo andretxea@eibar.eus helbidera idatzi daiteke.