Udaberriko Kontzertua emango du Eibarko Musika Bandak domekan, txirrindularitzari lotutako doinuekin

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Udaberriko Kontzertua emango du Eibarko Musika Bandak domekan, txirrindularitzari lotutako doinuekin
ETA KITTO 2023, feb 10

Eibarko Musika Bandak XIV. Udaberriko Kontzertua emango du domekan, 12:30ean, Coliseon. Urteroko martxan, txirrindularitzarekin lotutako piezak joko dituzte, kirol honetako denboraldi berriari eta Eibarko Txirrindularien Elkartearen proben egutegiari hasiera emateko. Andoni Vázquez bandako zuzendariaren berbetan, “aurten ziklismoko hiru proba nagusiak jokatzen diren herrialdeetako (Frantzia, Italia eta Espainiako) musika joko dugu eta kantu bereizgarri batzuk aukeratu ditugu: Funiculí funicullá , Ravelen boleroa eta Camino real obra potentea, besteak beste”. Betiko moduan, sarrera dohainik izango da, baina gonbidapenak Kutxabank-en bitartez eskuratu daitezke aurretik edo, bestela, Coliseoko leihatilan bertan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »