Udaberriko kontzertuko argazkiak Youtuben ipini ditu ikusgai Eibarko Txirrindularien Elkarteak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Udaberriko kontzertuko argazkiak Youtuben ipini ditu ikusgai Eibarko Txirrindularien Elkarteak
ETA KITTO 2020, Mar 03

Urteroko martxan, Eibarko Txirrindularien Elkarteak lasterketen denboraldia hasteko Udaberriko Kontzertua egin zuen Coliseo antzokian otsailaren 16an, Eibarko Cielito Musika Bandak egunerako bereziki prestatutako musikarekin. Elkartetik aditzera eman dutenez, antzokiko sarreran argazkiak egiten ibili ziren eta askok galdetu diete argazki horiek non ikus daitezkeen: “Gure esker on guztiarekin erantzunez, argazkiak gure Youtubeko kanalean (Radio Vuelta CCE-ETE) ikus daitezke. Ea ba ikusten zareten argazkiotan eta, bitartean, harira datorren musika polita entzun dezakezue”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »