Udaberrirako ikastaro eskaintza zabala eta anitza prestatu du UEU-k

Udaberrirako ikastaro eskaintza zabala eta anitza prestatu du UEU-k
2021/02/02 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest dauka udaberrirako ikastaro eskaintza. Etengabeko prestakuntzara begira, otsaila eta maiatza bitartean 9 ikastaro emango dituzte, batzuk Eibarren, Markeskua jauregian, eta beste batzuk, berriz, online. Matrikulazioa zabalik dago eta internet bidez egin beharko da. Bestalde, beti bezala, Eibarko Udalak dirulaguntzak emango ditu herritarrentzat. Ikastaro guztien zerrenda jarraian daukazue. Bakoitzari buruzko informazio zehatza ikusteko, sakatu izenburuan.

Eibarko ikasgelako eskaintza:

Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna  (Eibar)

Bideogintza ikastaroa (Bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa) (Eibar)

Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia (Eibar)

Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak (Eibar)

Eman hitza zure ikerketari (Eibar)

Online eskaintza:

Moodle-eko galde-sortak sakonki (Online)

Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz (Online)

Gure eskola hezkidetzan (Online)

Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu? (Online)