Hirurok tabernak 6. urteurrena ospatuko du gaur zuzeneko musika eta menu bereziarekin
                
                    2019/07/19
                    08:53
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur ospatuko dute Hirurok taberna zabaldu zutela sei urte betetzen direla eta, urteurrena dela eta, arratsaldeko 20:30etik aurrera kontzertua emango dute Andrea&Sofiak (Andrea Garcia eta Sofia Machin abeslari eta musikari eibartarrek).  Gainera, nahi duenak urteurrenaren harira tabernan eskainiko duten fusio afari bereziarekin (Gyozak, bao otartekoak eta kesadillak) gozatzeko aukera izango du.