Udal Artxiboak 1994ko Emakumearen Egunerako ...eta kitto!-k antolatu zuen mahaingurua berreskuratu du

Udal Artxiboak 1994ko Emakumearen Egunerako ...eta kitto!-k antolatu zuen mahaingurua berreskuratu du
2020/03/10 14:28
eta kitto!
Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Udal Artxiboak 1994ko bideoa berreskuratu du, urte horretan …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta egin zen mahaingurua gogora ekarrita: "Feminismoa eta gazteak" izenekoan Andoni Aizpuru eta Anne Igartiburu ETBko aurkezle gazteak eta Maialen Lujanbio Zugasti eta Jesus Mari Irazu bertsolariak egon ziren parte hartzen, une hartan Emakundeko idazkari-koordinatzailea eta Maria de Maeztu Foro Feministako kidea zen Begoña Muruaga moderatzaile zutela. Soinua ona ez bada ere, irudietan aurpegi ezagun asko ikus daitezke.

https://youtu.be/mcSYTvhz7UA