Udalak antolatzen dituen kultur jarduerak alarma egoerari lotutako prebentzio neurrietara egokitu dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Udalak antolatzen dituen kultur jarduerak alarma egoerari lotutako prebentzio neurrietara egokitu dituzte
ETA KITTO 2020, Aza 10

Azaroaren 6an Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 38/2020 Dekretua dela-eta, Udaleko Kultura sailatik eskainitako zerbitzuak eta jarduerak egokitu behar izan dira. Eibarko Udalak antolatzen dituen jarduera soziokulturalei dagokienez, alarma egoeraren arloko berariazko prebentzio-neurriak honela geratuko dira:

  • PORTALEko jarduerak 20:50ean amaituko dira, eta 21:00etan itxiko da eraikina.
  • COLISEO ANTZOKIAn jarduera guztiak berrantolatu egiten dira, jendea ateratzeko 15 minutuko tartea izateko. Horrela, 18:30ean edo 19:00etan hasteko aurreratuko dira emanaldiak, iraupenaren arabera. Antzokia 21:00etan itxiko da jendearentzat. Asier Errasti film laburren jaialdia 18:30ean hasiko da. Eta zinema-programazio komertzialaren ordutegiak ohiko kanaletan jakinaraziko dira astero.
  • Halaber, SAN ANDRES JAIAK bertan behera laga dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »