‘Eibarko Kultura’ eta ‘Andretxea Eibar’ izeneko Telegram kanalak sortu dituzte, Udaleko kultura arloak eta Andretxeak antolatzen dituzten jarduera, ekitaldi, ikastaro edo tailerrei buruz berri emateko. Beraz, kanal biak jarraitu nahi izanez gero, Telegramera jo, taldeak bilatu eta jarratzieko botoia sakatu besterik ez da behar. Era berean, Udaleko arlo biek WhatsApp zerbitzua bertan behera laga dute.