Udaletxeko arkupeetan izango da Eibarko Musika Bandaren gaurko kontzertua

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Udaletxeko arkupeetan izango da Eibarko Musika Bandaren gaurko kontzertua
ETA KITTO 2023, Uzt 07

Andoni Vazquezek zuzentzen duen Musika Bandaren denboraldiko azken kontzertua gaur izango da, 20:30etik aurrera. Hasiera batean Toribio Etxebarria kalean egitekoa zen kontzertua, baina, euria datorrela eta, azkenean udaletxeko arkupeetan izango da. Gaur eskainiko duten kontzerturako aukeratu dituzten piezak alaiak eta biziak dira, udako gau beroak girotzeko ezin aproposagoak: The Mandalorian (Ludwig Göransson), Porgy and Bess (Arr. James Barnes), The Beach Boys Greatest Hits (Arr. Michael Brown), El Bueno, El Feo y El Malo (Ennio Morricone) eta Santana (Arr. Giancarlo Gazzani). Gaurko emanaldiarekin agur esango diote aurtengo denboraldiari, merezitako oporrak hartuko dituzte-eta.

egitaraua

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »