UEUk 13 ikastaro prestatu ditu udazkenerako Eibarren

UEUk 13 ikastaro  prestatu ditu udazkenerako  Eibarren
2017/09/18 eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak udazkeneko eskaintza aurkeztu berri du eta, horren barruan, urria eta abendua bitartean 13 ikastaro emango ditu Eibarren eta on-line. Markeskuan emango dituzten sei ikastaroak hauek dira: “Euskal paisaiak 2050: Eibarko erronkak aztertuz lurralde zabalerako aukerak sortzeko”, “Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: zure produktibitatea hobetzeko metodo eta tresnak”, “Galerak, heriotza eta dolua haurren hezkuntzan”, “Larreko eskolatik. Musika beste era batera irakasteko proposamena”, “Prozedura feministak: ezagutza, ikerketa eta herrigintza” eta “Arkitekturan, euskaraz?” II. Topaketa.
Eta internet bidez, on-line eskainiko diren ikastaroak, berriz, “Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala”, “Kolorezko zenbakiak. Matematika lantzen erregeleten bidez”, “Moodle-n irakaskuntza eraginkorra nola”, “Nola hezi genero-berdintasunean eskolaren eremuan”, “Norberaren PLEa osatuz: lan akademikoak eta talde-lanak errazteko baliabide teknologikoak”, “R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan” eta “Tribuaren berbak sekuentzia didaktikoak gelan erabiltzeko jarraibideak” dira. Matrikula epea zabalik dago eta www.ueu.eus webgunearen bitartez egin daiteke edo, bestela, 943 82 14 26 telefonora deituta. Eibarren erroldatutako herritarrentzat dirulaguntzak daude. Bestalde, Markeskuan dagoen UEUren bulegoa 09:00etatik 17:00etara zabaltzen dute eta nahi duenak handik pasa daiteke informazio bila.