Umeen bertso jaialdiak gaur eta bihar Coliseoan

Umeen bertso jaialdiak gaur eta bihar Coliseoan
2012/05/14 eta kitto!

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ikasturte amaierako bertso jaialdi bana eskainiko dute gaur eta bihar Coliseoan, 18.00etatik aurrera. Gaurko saioan Juan Antonio Mogel eta Amaña herri ikastetxekoek jardungo dute eta biharkoan, berriz, La Salle Isasi, Arrateko Andra Mari, Urkizu eta Aldatzekoek. Sarrerek euro bat balio dute eta Coliseoan bertan eros daitezke ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.