"Eibarko umeen liburutegiko bloga" komunikazio kanal berria abiatu du Juan San Martin Liburutegiak

"Eibarko umeen liburutegiko bloga" komunikazio kanal berria abiatu du Juan San Martin Liburutegiak
2020/05/25 eta kitto!


 Eibarko umeen liburutegiko bloga Juan San Martin liburutegiak eskaintzen duen komunikazio-kanal bat da, eta liburutegiko profil desberdineko erabiltzaileei zuzenduta dago: haurrak eta gazteak, familiak eta irakasleak. Askotariko erabiltzaile horiek umeen liburutegiak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzu guztiak aurkitu ahal izango dituzte gune birtual bakar honetan.




Albisteen atalean, haur liburutegiari buruzko gaurkotasun osoa aurkituko dute; ekitaldien atalean, umeen liburutegiko jardueren agenda kontsultatu ahal izango dute, eta irakurketa-gomendioen atal bat ere izango dute, etengabe eguneratzen dena.


Menuaren bidez, liburutegiko katalogora, eLiburutegira eta eFilmera jo daiteke, bai eta Lehen Hezkuntzarako doako baliabide didaktikoetara eta eskolan agindutako etxeko lanetan laguntzeko atal espezifiko batera ere.


Etiketen hodeian aukera ematen da umeen irakurketa-klubei, aldizka lantzen dituzten hainbat gairen inguruko irakurketa-gidei, erabiltzaileak prestatzeko programei eta udalerriko kultura-agendari buruzko informazioa eskuratzeko, besteak beste.