Umeentzako bi pelikula izango dira asteburu honetan Coliseoko zine karteldegian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Umeentzako bi pelikula izango dira asteburu honetan Coliseoko zine karteldegian
ETA KITTO 2022, oct 20

Gazteenek zortedun dira asteburu honetan, ohiko pelikula bakarretik bira pasatuko delako Coliseoko karteldegiak zapatutik astelehenera eskainiko dizkigun zine-aukera. Josh Gordon-en “Lilo, mi amigo el cocodrilo” estreinaldia zapatuan 17:00etan eta 19:45ean botako dute 1 Aretoan, eta domekako eta asteleheneko emanaldiak Antzokira aldatuko dituzte: domekan 17:00etan eta 20:00etan eta Ikuslearen Egunean 20:30ean. Umeentzako bigarren filma Mohammad Kneyrandish-en “Izurde mutikoa” da, hori bai ohiko orduetan proiektatuko dena: zapatuan eta domekan, 17:00etako saioetan.

Asteburu honetako helduentzako beste bi pelikulak Oriol Pauloren “Los renglones torcidos de Dios” eta Olivia Newman-en “La chica salvaje” izango dira. Lehenengoa aurreko asteburuan ere eskaini zuten eta oraingoan bakarrik domekan eta astelehenean proiektatuko dute. Hiru saioak 1 Aretoan izango dira, ohiko ordutegian: 17:00etan eta 20:00etan domekan eta 20:30ean Ikuslearen Egunean. Azkenik, “La chica salvaje” pelikula berria 2 Aretoan eskainiko dute, guztira lau saiotan: zapatuan 19:45ean eta 22:30ean, domekan 20:00etan eta astelehenean 20_30ean.

Zapatuan Antzokiko areto nagusian ez da proiekziorik izango, antzerki lan bat aurkeztuko dutelako bertan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »