Pagatxa elkarteak ‘Una cuestion de genero’ pelikula aukeratu du Andretxearen urriko zine-forumerako. Mimi Lederrek zuzendutako lana barixakuan eskainiko dute, 19:00etan, Portaleko Areto Nagusian.
Irailean hil zen Ruth Bader Ginsburg AEBko Auzitegi Nagusiko epailearen inguruko pelikula da ‘Una cuestion de genero’, maila horretako organo judizialean izan den bigarren emakumea.