Untzaga Abesbatzak eta Nahaste Music Group gitarra taldeek kontzertua emango dute gaur

Untzaga Abesbatzak eta Nahaste Music Group gitarra taldeek kontzertua emango dute gaur
2022/06/21 eta kitto!
Untzaga Abesbatzak eta Nahaste Music Group Untzagako gitarra taldeak kontzertua emango dute gaur, 20:00etan Coliseo antzokian. Lehen zatian Let it be, Loretxoa, Amets, La paloma eta En mi viejo San Juan eskainiko ditu abesbatzak. Atsedenaldian, gitarra taldeak Te traigo serenata, Obladí obladá, Piensa en mi, Marina Marina eta Parece que va a llover joko ditu. Eta, bigarren zatian, Txoria txori, Un beso y una flor, Oye abre tus ojos eta Mi casita de papel abestuko dute. Amaitzeko, denek elkarrekin eta publikoaren laguntzarekin, San Juan Himnoa kantatuko dute. Sarrerak 2 euro balio du.