Untzaga argazki estudioa bilakatu zen zapatuan

Untzaga argazki estudioa bilakatu zen zapatuan
2012/05/14 00:00
eta kitto!

Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak martxan duen Argazkilaritza Maiatzean programazioari jarraituta, zapatu goizean argazki estudioa egon zen martxan Untzagan: nahi izan zuten guztiek bertan estudio-argazkia atera eta etxera musutruk eramateko aukera izan zuten eta, horrez gain, Untzagako zuhaitzetatik Deporreko argazkilarien lanak zintzilizka ipini zituzten.