Untzagako dorretxeko arkabuzariaren zaharberritze-lanak bertatik bertara ezagtzeko aukera egongo da

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Untzagako dorretxeko arkabuzariaren zaharberritze-lanak bertatik bertara ezagtzeko aukera egongo da
ETA KITTO 2023, feb 01

Orbeatarren Untzagako dorretxeko fatxada nagusiaren balkoia apaintzen zuen arkabuzariaren irudia berritzeko lanak urtarrilaren 30ean hasi zituzten eta urteko lehen hiruhilekoan gauzatzea aurreikusten da.

Artemis enpresak dihardu lana egiten Portalea eraikinaren 3. pisuan, Giorgio Studer eta Miriam Cano adituen eskutik, eta beraien lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute eibartarrek otsailaren 10ean.

Harrizko pieza historikoaren zaharberritze-lana nolakoa den ikusteko bi bisita antolatu dituzte egun horretarako. Bata, 16:30ean hasiko da eta euskaraz egingo da. Bestea, ostera, 17:30ean hasi eta gazteleraz egingo da.

Izena emateko epea otsailaren 2tik 6ra egongo da zabalik eta interesa dutenek formulario hau bete beharko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »