Untzagako kioskoa Kultur sailak antolatzen dituen jardueren berri emateko erabiliko da

Untzagako kioskoa Kultur sailak antolatzen dituen jardueren berri emateko erabiliko da
2020/12/21 eta kitto!
Udaleko Kultura sailak antolatzen dituen jardueren berri emateko toki berria prestatu du: Untzagako kioskoa zaharberritzeko hainbat lan egin eta gero, aurrerantzean karteldegi modura erabiliko dute kioskoa. Barixakuan estreinatu zuten informazio gune berria, egunotarako programatuta dauden kontzertu eta bestelako emanaldien kartelak ipinita. Kultura sailak aditzera eman duenez, batez ere kontzertuak eta antzezlanak ezagutzera emateko erabiliko dute eta, bertatik jende asko pasatzen denez, kultur eskaintza herritar gehiagori helaraztea espero dute.