Urriaren 11an, ostegunean, amaituko da “Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketan parte hartzeko epea

0    Kultura 
Ana
Urriaren 11an, ostegunean, amaituko da “Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketan parte hartzeko epea
2018, Urr 08

Ostegunera arte zabalik egongo da  “Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketan parte hartzeko epea. San Andres jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa honetan edozein adinekoek hartu dezakete parte. Dena dela, ezingo dute parte hartu aurreko edizioetako lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) 5 alditan edo gehiagotan sariren bat irabazi dutenek.

Lanak modu elektronikoan, presentzialean edo postaren bitartez aurkeztu ahal izango dira. Kartelean SANANDRESAK EIBARREN testoa eta urtea agertu beharko dira nahitaez. Kolorea librea izango da eta neurria, berriz, 50×70 zm. Saria 600 eurokoa izango da irabazlearentzat, eta bi sari berezi, ez metalikoak egongo dira kategoria hauentzat:  10 urtera arte, eta 11 eta 14 urte bitartekoak.

Informazioa: Pegoran.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »