Urriaren 23rako haurrentzako "itzal titereen tailerra" antolatu du Eibarko liburutegiak

Urriaren 23rako haurrentzako "itzal titereen tailerra" antolatu du Eibarko liburutegiak
2020/10/16 eta kitto!
Urriaren 23an "Itzal titereen laborategia" izena daraman tailerra eskainiko du Zurrunka Teatro-k Eibarko Juan San Martin Liburutegian. Sei urtetik gorako umeentzat pentsatutako jarduera da eta oraindik plazak gelditzen dira. Izen-ematea liburutegian bertan edo telefonoz  (943 70 84 37) zein emailez (liburutegia@eibar.eus) egin daiteke.  Bi saio eskainiko dira. Lehen taldeak 17:00etatik 18:30era jardungo du, eta bigarrenak 19:00etatik 20:30era.

Eñaut Gorbea 2013 urtean hasi zen itzala eta argiarekin lanean. Ordutik eta gaur arte lan ezberdinak sortu ditu itzal titereak eta itzalek orokorrean eskaintzen dituzten aukerak oinarritzat harturik. Azkeneko urteetan Lekeitioko Arropaineko Arraguan ikastolari zuzendutako "Espazioa eta Gauzak" formakuntza ekimenean parte hartzen du "Argia eta Itzalak" programaren arduradun gisa.

Laborategi didaktiko eta dibertigarri hauetan haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik. Era honetan haien sormenen ikusle eta parte hartzaileak izango dira.

Itzal titere laborategia