Urriaren 27ra arte aurkeztu daitezke Sanandresetarako kartel lehiaketarako lanak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Urriaren 27ra arte aurkeztu daitezke Sanandresetarako kartel lehiaketarako lanak
ETA KITTO 2023, Urr 03

Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak 2023 Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egin du. Jatorrizko kartelak urriaren 2tik 27ra (biak barne) aurkeztu ahalko dira.

Derrigorrezko testua: SANANDRESAK EIBARREN izango da eta, gainera, deialdiaren urtea azaldu beharko da (2023). Gaia norberak aukera dezake, eta baita kolorearen tratamentua ere. 70×50 zm-ko neurria izan beharko dute, eta euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko dira. Nahi izanez gero,  formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 ppp-ko bereizmenarekin) aukeztu daitezke.

Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »