Urriaren 31an amaituko da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea

Urriaren 31an amaituko da Mercedes Kareaga Bekaren lanak aurkezteko epea
2022/10/07 09:04
eta kitto!
Mercedes Kareagaren biografia ikergai izango duen bekarako lanak aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da. Lanak esteka honen bitartez aurkeztu beharko dira, eta 15 orrialde izan behar dituzte gehienez. Bertan, landuko den gaia azaldu eta nola burutuko litzatekeen azaldu behar da (lanaren ikerketa-esparrua; aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; ikertzailearen edo ikerketa-taldearen aurreko esperientzia; helburuak; materialak, baliabideak eta lan-metodologia; lana garatzeko kronograma; aurreikusitako emaitzak eta horien interesa, eta bestelako finantzabideak, horrelakorik balego).

Hogei hilabeteko epea egongo da lana amaitzeko eta denbora tarte horretan lau txosten aurkeztu beharko dira, UPV/EHUk eta Eibarko Udalak osatutako batzorde mistoak lanaren jarraipena egiteko eta, beharrezkoa bada, gomendioak egiteko.