Urtarrilaren 20ra arte aurkeztu daitezke Aratosteetarako kartel lehiaketarako lanak

0    Jaiak, Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Urtarrilaren 20ra arte aurkeztu daitezke Aratosteetarako kartel lehiaketarako lanak
ETA KITTO 2023, Urt 09

Udaleko Kultura Batzordeak aurtengo Aratosteetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra artekoa da. Adin guztietako pertsonek daukate lanak aurkezteko aukera, baina ezin izango dute parte hartu aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan direnak.

Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bideak bi dira: elektronikoki, Udalaren webgunean dagoen izena emateko formularioa beteta (https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelakaratosteak2023); formulario elektronikoa betetzeko ez da inolako sinadura elektronikorik behar, ezta ere erabiltzaile eta pasahitzik.; kartela formatu digitalean erantsi beharko da. Eta presentzialki, Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoan; kartela euskarri gogor baten gainean aurkeztu beharko da; bestalde, itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke Udal webgunearen bitartez (https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu) edo 940 70 84 00 telefono zenbakira deituta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »