Gaur arratsaldean, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen saioa Portalean, 3. batzartokian. Gaurko gonbidatua Usue Egia ilustratzailea da eta “Ura leporaino” liburuari buruz egingo du berba. Beti bezala, liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute bertaratzen diren irakurleek. Saioa Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du. Juan San Martin Eibarko Udal Liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
#egia#literatura#taldeeibarkoliburutegiaemotenEuskaraharixaidazlearekinirakurlejuansanmartinsaiotertuliausue
Gaiarekin zerikusia duten albisteak