Uxue Alberdi egongo da bihar Eibarren, Harixa Emoten irakurle talderen saioan

Uxue Alberdi egongo da bihar Eibarren, Harixa Emoten irakurle talderen saioan
ETA KITTO 2022, Mai 30

Bihar, asteartea, 19:00etan hasiko da Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldearen maiatzeko saioa, Portalean. Oraingo honetan Uxue Alberdi izango da gonbidatua, Dendaostekoak nobelari buruz berba egiteko. Betiko moduan, Antxon Narbaizak zuzenduko duen solasaldian liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango da.

..eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.

 

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) euskal idazle eta bertsolaria Kazetaritzan lizentziatua.
Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile, irakurle-taldeen gidari, letragile eta beste hainbat alorretan aritzen da lanean. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera Bertso Eskola Feminista delakoa jarri zuen abian.

Sinopsia
Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dituzte diskoak lagunekin, edo abortuaren aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Argazkia; Barren

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »