Uztailaren 19ra arte egongo da Eguen Zuri lehiaketako erakusketa ikusgai Topalekuan

Uztailaren 19ra arte egongo da Eguen Zuri lehiaketako erakusketa ikusgai Topalekuan
2020/07/03 eta kitto!
Koronabirusak eragindako egoerak behartuta atzeratu behar izan zuten Eguen Zuri lehiaketako erakusketa eguaztenean zabaldu zuten Topalekuan. Aratosteen inguruko argazki lehiaketara aurkeztutako lanetatik 20 aukeratu dituzte erakusketa osatzeko. Uztailaren 19ra arte egongo da ikustera joateko aukera, Kultu taberna zabalik dagoenean (Topalekurako sarrera tabernako atetik izango da). Lehiaketa eta erakusketa antolatu dituen Arrate Kultur Elkarteko ordezkariek eguaztenean, inaugurazio ekitaldian banatu zizkieten sariak irabazleei. Edizio honetako egile eta lan saridunak hauek izan dira: Jose Luis Irigoien, “Eskuak” izenekoarekin (1. saria), Pedro San Roman, “Momotxorros” lanarekin (2. saria) eta Fernando Retolaza Loidi, “Txano Gorritxu festara” izenburukoarekin (3. saria).