Vicente Iriondok zabaldu du Lekeitioko Udako Arte Erakusketen egitaraua

Vicente Iriondok zabaldu du Lekeitioko Udako Arte Erakusketen egitaraua
2021/07/13 eta kitto!
Atzo zabaldu zuten Vicente Iriondo artista eibartarraren “Aztarnak” erakusketa, Lekeitioko Kultur Etxean dagoen Eskolape aretoan. Ikustera joan nahi duenak egunero izango du horretarako aukera, 18:00etatik 21:00etara, hilaren 18ra arte.



VICENTE IRIONDO BERGARA (Eibar, 1953)
Egiturak sortzeko pautak gordetzen dituen kodea. Espazioa okupatzen, arrautzarekin heldutako pigmentua. Laguntasunak eta adiskidetasunak igaro duten aspaldi hasitako bide baten aztarnak. Erakusketa hau zuri eskaintzen dizut, sormen zikloaren funtsezko zatiari.
Asociación Artística Eibarresaren kidea (AAE) eta lanbidez Ingeniari Mekanikoa.