"Vidas enterradas" antzezlana Coliseoan eskainiko dute barixakuan, Portalean egin beharrean

"Vidas enterradas" antzezlana Coliseoan eskainiko dute barixakuan, Portalean egin beharrean
2021/03/09 13:48
eta kitto!
Kultura sailak jakinarazi duenez, Eibarko 44. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barruan barixaku honetarako programatuta dagoen Vidas enterradas antzezlanaren emankizuna Coliseo antzokian izango da, hasieran aurreikusita zegoen tokian, Portalean, izan beharrean. Azaldutakoaren arabera, "hilaren 12rako Portalean programatua zegoen lana azkenean Coliseo antzokian antzeztuko denez, aretora sartu aurretik takilatik pasatu beharko da sarrerak trukatzeko".