Viviane Straub-ek bere marrazkiak erakutsiko ditu Kokojatenen gaurtik aurrera

Viviane Straub-ek bere marrazkiak erakutsiko ditu Kokojatenen gaurtik aurrera
2019/09/13 12:39
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 19:00etan zabalduko du “Bidean” marrazki erakusketa Viviane Straub-ek Kokojaten-en (Calbeton, 8). Eibarren bizi den alemaniar gaztearen berbetan, “erakusketan ikusi ahal izango diren marrazkiak nire bidaia-koadernokoak dira eta, beraz, ia denak etxetik kanpora egon naizenean egindakoak dira, bidaiatan, txangoetan, hondartzan, tabernaren batean norbaiten zain, autobusean… Azkar egindako erretratoren bat badago, baita animaliren bat edo beste, baina gehienbat paisaiak eta herri-giroko irudiak dira”. Erakusketa irailaren 28ra arte egongo da ikusteko moduan, bulego ordutegian.

Arrate Arrate

Autobuseko neska Autobuseko neska

Tailer zaharrak

Floating Floating

Saturraran, itsas-behera Saturraran, itsas-behera

Urdaibai Urdaibai