"Voces y Cuerdas" musika taldeko Aitor Errasti hil egin da

"Voces y Cuerdas" musika taldeko Aitor Errasti hil egin da
2020/05/04 eta kitto!
Voces y Cuerdas taldeko Aitor Errasti (argazkian goian, eskuman) hil egin da gaur goizaldean. Gurean horrenbeste zaletu izan dituen Hego Amerikako musika talde ezagunean, abesteaz gain, perkusioaz ere arduratzen zen Errasti. Taldearen osaeran aldaketak egon arren, 2012az geroztik Marivi Murillo (ahotsa), Vicente Ramirez (gitarra eta ahotsa) eta Alberto Alberdi (rekintoa) izan zituen taldekide Errastik. Besteak beste Eibar Kantuan jaialdian, San Juan Jaietan eta Coliseo antzokian aritu zen Errasti behin baino gehiagotan. Lerro hauen bitartez familia eta lagunei gure atsekabea adierazi nahi diogu. Goian bego.

Hemen daukazue ALBERTO ELCOROK emanaldi batean grabatutako BIDEOA:

https://youtu.be/xBTx_qYIGSc

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001