"Volar" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia eskainiko dute gaur Coliseo antzokian

"Volar" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia eskainiko dute gaur Coliseo antzokian
2017/11/21 eta kitto!
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako programaren barruan "Volar" dokumentala eskainiko dute gaur, azaroak 21, Coliseoan, 20:30etik aurrera. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ekoiztu duen filma Bertha Gaztelumendik zuzendu du eta lan honetan tratu txarrak jaso dituzten bederatzi emakumeren, tartean eibartar batzuren testigantzak bildu dituzte.